Artea
Igande honetan
'Aurrez aurre' euskal dantzari buruzko obra hartuko du Eibarrek
Erredakzioa
Igande honetan Coliseo Antzokian izango da hitzordua. Claude Iruretagoienak zuzenduta, "euskal folklorearen aniztasuna" erakutsiko du muntaiak. Zortzi eurotan jarri dituzte sarrerak salgai.
Eibarko udalerriak euskal dantzari buruzkoa den Aurrez aurre obra hartuko du igande honetan, hilaren 23an. Muntai honek "euskal dantzaren zentzu eta mami osoa, eta gure folklorearen aniztasuna" erakutsi nahi ditu.
Miarritzeko Maritzuli Konpainiak taularatuko du obra. Claude Iruretagoiena koreografoak zuzenduta, helburu pedagogikoa du. Izan ere, Euskal Herriko ohiko dantzen izaera desberdinak irakatsi nahi ditu.
Ohiko arropez jantziriko 20 dantzari guztira izango dira. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta lau partez osatuta dago: Ihaute, Branletik jautziak, Paperezko iantzak eta Andro dom.
Hitzordua Coliseo Antzokian igande honetan arratsaldeko 19:00etan izango da. Emanaldi honetarako sarrerak salgai jarri dituzte 8 eurotan.