Itxi

Artea

Gasteiz

Andre Maria Zuriaren jatorrizko tailua, herritarren zain

eitb.eus

Andre Maria Zuriaren jatorrizko tailua Katedral Berrian erakutsiko dute bihartik aurrera, Arte Sakratuaren Museoan.

Bederatzi urteko zaharberritze lanen ondoren, Andre Maria Zuriaren jatorrizko tailua ikusi ahalko dute herritarrek bihartik aurrera, Gasteizen. Arabako Foru Aldundiko zaharberritze taldeko teknikariek egin dute lana, Espainiako Kultura Ministeriokoekin lankidetzan, hiriaren ikurraren eskultura lehengora ekartzeko.

Adituen arabera, XIV. mendekoa da jatorrizko tailua, kareharrian landutakoa eta polikromatua. 2007. urtera arte, San Migel parrokiako balkoiko horma hobian ikus zitekeen irudia, baina, orduan, handik kendu eta konpontzera eraman zuten, hainbat urtean eguraldiaren mende egon eta gero kalte larriak baitzituen.

Bederatzi urte geroago, Andre Maria Zuriaren jatorrizko tailua Katedral Berrian, Arte Sakratuaren Museoan, ikusi ahalko da bihartik aurrera.