Itxi

Artea

Erakusketa

Artea, Ekialde Erdiko suntsipena salatzeko

Agentziak | Erredakzioa

San Telmo museoak aurkeztu duen erakusketa batek hamahiru emakumezko artistaren lana azaleratuko du, diktaduren eta kolonialismoaren herentziaren aurkako salaketa.

  • Larissa Sansour, "Nation State" (2012). Copyrighta: Larissa Sansour.

    Larissa Sansour, "Nation State" (2012). Copyrighta: Larissa Sansour.

Afganistanen, Aljerian, Azerbaijanen, Egipton, Arabiar Emirerrietan, Iranen, Libanon, Marokon eta Palestinan sortutako hamahiru artistaren lanek “Waste Lands” (Lur suntsituak) erakusketa osatu dute San Telmo museoan, herrialde horietan bizi dituzten diktadurak eta kolonialismoaren ondarea salatzeko.

Erakusketa bihar, hilak 4, irekiko dute, San Telmo Donostiako museoan, eta Palmako arte moderno eta garaikideko museoarekin batera ekoitzi dute. Iaz bertan erakutsi zuten, eta bi erakusketa zentroen arteko lehen lankidetza da.

Piedad Solans komisarioak artista hauen lanak aukeratu ditu: Lidi Abdul (Afganistan, 1997); Tamara Abdul Hadi (Arabar Emirerri Batuak, 1980); Zoulikha Bouadbellah (aljeriar jatorrikoa eta Moskun jaioa, 1977); Amina Benbouchta (Maroko, 1963); Gohar Dashti (Iran, 1980); Rena Effendi (Azerbaijan, 1977); Yara El-Sherbini (Erresuma Batua, 1977, egitoar jatorrikoa); eta Kinda Hassan (Libano, 1984).

Beste hauek osatzen dute zerrenda: Mariam Ghani (New York, 1978) Ashraf Ghani Afganistango presidentearen alaba; Kinda Hassan (Libano, 1984); Larissa Sansour (Jerusalem, 1973); Parastou Forouhar (Iran, 1962); Elnaz Javani (Iran, 1985) eta Raeda Saadeh (Palestina, 1977).