Itxi

Artea

Artea

Caravaggiorena izan litekeen margolana aurkitu dute Vatikanon

Erredakzioa

'L´Osservatore Romano' Vatikanoaren egunkariak jakitera eman duenez, aurkitutako koadroa 'San Lorenzoren Martirioa' da. Margolana aztertzen ari dira adituak.

Caravaggio margolari italiarrarena (1571-1610) izan litekeen margolan bat aurkitu dutela ezagutzera eman du Vatikanok. ''San Lorenzoren Martirioa'' irudikatzen du eta jesuiten ondasuna da. Erroman aurkitu dute, Compañía de Jesusen margolanen artean.

Vatikanok adierazi duenez, adituak ari dira margolana aztertzen, bere egiletza argitu nahian. Sutan dagoen mahai baten gainean dagoen mutikoa erakusten du obrak. Ahoa zabalik du eta min keinu batekin, laguntza eske dago.

''L´Osservatore Romano'' Vatikanoko egunkariak aurkikuntzaren berri eman du. Komunikabide honen aburuz, "Caravaggioren ''San Pabloren Bihurtzea'' eta ''San Mateoren Martirioa'' bezalako pinturen antza" du aurkitutako obrak. Egun hauetan margolariaren heriotzaren 400. urteurrena ospatuko dute.