Artea
Abuztuaren 5a arte
Abian dira Donostimagen 2010 argazkilaritza jardunaldiak
Erredakzioa
Krisialdia egon arren, aurtengo edizioak tailerren eta ekitaldien eskaintza handitu du. Tino Soriano World Press Photo sariaren argazkilari irabazleak bidaiei buruzko tailerra eskainiko du.
Martxan dira Donostimagen 2010 argazkilaritza jardunaldiak. Ostiral honetatik, hilaren 23an, datorren abuztuaren 5era arte tailer eta ekitaldi desberdinak hartuko ditu Donostiak. Egunotan krisialdi egoera izan arren, aurtengo edizioak tailerren eta jardueren eskaintza handitzea lortu du aurtengo edizioak.
Argazkilaritza Sari Nazionalaren golardoa 2007ean eskuratu zuen Gabriel Brau argazkilari katalanak eta Mamen Mari argazkilari donostiarrak antolatzen dituzte urtero jardunaldi hauek. Aurten 3. edizioa ospatuko dute eta bere asmoa "argazkilaritza zaleen eta adituen topagune eta formakuntza bilgunea bihurtzea" da.
Egitarauaren barnean, Tino Soriano argazkilaritza ospetsua nabarmendu dezakegu. National Geographic aldizkariaren ohiko kolaboratzaile eta World Press Photo sariaren irabazle honek bidaien argazkilaritzari buruzko tailerra eskainiko du hilaren 23 eta 25a bitartean Donostiako Astoria 7 hotelean.
Argazkilaritza ibilbidea Donostiatik
Fina Lunes katalanak, "moda argazkilaritzan Espainiako izarra", bi tailer emango ditu Chillida Leku Museoan. "Moda enpresa batek eskatutako edizio oso baten sorkuntza" irakatsiko du Lunesek. Paisaien argazkilaritzak ere bere lekua izango du egitarauan. Isabel Diez eta Joseph Vicent Climent beste bi tailer eskainiko dituzte: ingurugiroa irudikatzeko orijinaltasuna eta inprimatze digitalaren erabilera, hurrenez hurren. Alfonso Batalla eta Juan Armentiaren erakusketak ere izango ditugu ikusgai eta baita Gorka Bravoren eta Jose Luis Garcia de Madinabeitiaren ikusentzunezko emanaldiak.
Datorren igandean, abuztuaren 1ean, egitarauaren ekitaldi herrikoiena hartuko du Donostiak: argazkilaritza ibilbidea. Jarduera publikoarentzat irekia izango da. Artistek eta argazkilaritza zaleek ardurak eta kezkak elkartrukatzeko topagune izatea du helburu. Udalaren Donostia 2016 hautagaitzaren babesa lortu du ekitaldi honek.