Itxi

Artea

Erakusketa

Oteiza Museoak Angel Ferranten inguruko proiektu zabala aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

60 eskultura erakutsiko dituzte museoan, eta jarduera pedagogikoak egingo dituzte gela esperimental batean.

  • Angel Ferrant

    Angel Ferrant

Oteiza Museoak “Mutazio poetikoa. Natura bizia Angel Ferranten objektuetan, 1945-1950” erakusketa jarri du ikusgai, gogoetarako espazio bat proposatzen duen proiektua.

Hori garatzeko, Oteiza Museoak erakusketa bera eta gela esperimental bat prestatu ditu, argitalpen monografiko baten edizioarekin batera.

Proiektu honek (2017ko martxoak 23-maiatzak 28) Clara Eslaba du komisario, eta laguntzaile ditu, halaber, Eguesibarko Udala, Caja Navarra Fundazioa eta Iruñerriko Mankomunitatea. Guztira, autorearen 60 eskultura, argazki original eta elementu dokumental erakutsiko ditu, XX. mendeko 40ko hamarkadan artistaren obran naturak utzitako aztarnaren erakusgarri.

Erakusketaren honen mamia Ferranten “Objektu aurkituen” aukera bat da, hots, Fiobre Galiziako hondartzan eginiko paseoetan aurkitu zituen materialak mihiztatuz 1945ean egindako pieza multzo bat.

Obra horiek anbiguotasuna jorratzen dute, museoaren arduradunen hitzetan, mimesiaren eta metaforaren artean, eta eskultura birdefinitzen dute.