Artea
'Stars of Ballet'
Ballet izarrak, Guggenheim Bilbao Museoan
Erredakzioa
New York City Ballet, American Ballet Theatre eta Royal Danish Ballet taldeetako dantzari handiak izango ditugu bihar, hilak 27, Bizkaiko hiriburuan. Besteak beste, Tom Gold izango da bertan.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Marius Petipa eta George Balanchine koreografo entzutetsuen lanak taularatuko dituzte. Tartean, Jared Angel, Sara Mearns, Ulrik Birkkjaer, Likolani Brown, Sasha Dmochowski, Sterling Hyltin, Abi Stafford eta Tom Gold dantzariak izango dira taula gainean. Tom Goldek berak sortutako bi koreografia ere izango dira ikusgai. Nazioarte mailan oihartzun handia lortu duen dantzari eta koreografoa da Gold, eta New York City Balleten bakarlari gisa aritu izan da 21 urtetan.
Mary Sharp Cronsonek sortutako programa dugu Works and Process at the Guggenheim. 1984an jaio zen New Yorken, nazioarte mailako arte eszenikoetako izen handiko artistak publikorengana gerturatzeko helburuarekin.
Sarrerak agortuta daude.