Artea
'Formaren garapena'
Jose Zugastiren eskultura jarri dute Donostian
Erredakzioa
Tolosa hiribidean dago, EHUtik gertu. Brontzezko artelana 5,10 metro luze, 3,40 metro zabal, 2,10 metro altu da. Posizio ezberdinetan jarrita, antzeko tamaina duten uztaiek osatzen dute lana.
Egileak berak adierazi duenez, artelanaren bidez ''''sentsazio grabitatorioak'''' sortu nahi izan ditu, ''''espazioan formak garatuz, lurraren gorabeheretara moldatuz, era askotako arkitekturatara egokituz, leku irekietan barrena sartuz, gora eginez, eroriz, eraikinak barne hartuz, azkenean, formak hegaldaraziz guztiona den espazioan lurrundu arte, zeruzkoa bakarrik den divina comedia baten antzera''''.
Jose Zugasti Eibarren jaio zen, 1952an, eta Madrilgo San Fernando Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen. Hainbat hiritan ikus daitezke haren obrak: Murtzian, Palman, Bilbon... Formaren garapena lan hau ikusgai egon zen 2009an kubo-kutxa aretoak antolatu zuen Ciria/Zugasti erakusketan.