Artea
Abuztuaren 22ra arte
'Trampa mortal', estreinaldia Donostiako Aste Nagusian
Erredakzioa
Paco Valladares eta Maria Garralon, besteak beste, dira Antzoki Zaharraren eszenatokiaren gainean.
Paco Valladaresen azken lana, Trampa mortal, Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatu dute. Ikusgai izango dugu abuztuaren 22ra arte eta sarreren prezioa 20 eta 24 euro bitartean jarri dituzte salgai.
Paco Valladares eta Maria Garralon eskarmentu handiko aktoreak zuzentzen ditu obra honetan Angel F. Montesinosek. Azpijokoak hizpide dituen antzezlana dugu. Ikasle batek bere lehen eleberriaren eskuizkribua erakutsi dio bere literatur irakasleari, idazle ezagun bat dena. Berriz ere arrakasta izateko irrikatzen, idazleak gaztea hil eta haren lanaz jabetzea erabakitzen du. Une horretatik aurrera, ikuslea lekuko pribilegiatu bihurtuko da, eta idazlearen arrazoibide, ikara eta larrietan parte hartuko du. Gainera, umorez beteriko egoerak ere emango dira Trampa mortal antzezlanean.
Arte: lagunak gauza guztien gainetik
Kike San Francisco, Javier Martin y Enrique Romero aktoreek lagun talde bat osatzen dute. Taula gainean Sergio, Marcos eta Ivan dira. Hamabost urteetako adiskidetasuna dute baina margolan baten erosketak kolokan jarriko du harreman hura. Egoera honek ezkutuan mantentzen ziren sekretuak eta gatazkak utzi ditu agerian. Yasmina Rezak zuzenduta eta umorez baliatuta, elkar ulertzeko ezgaitasunari buruz ari da Arte obra.
Antzezlan honen lehenengo bertsioak Carlos Hipolito, Josep Maria Flotats y Jose Maria Pou aktoreak zituen protagonista. Muntai honek bost Max saria eskuratu zituen. Argentinan ere taularatu dute, Ricardo Darin protagonista izanda.
Victoria Eugenia Antzokian ikusgai izango dugu abuztuaren 14tik 17ra bitartean eta sarrerak 18 eta 26 euro bitartean daude salgai.