Itxi

Artea

Arriaga Antzokian

'Chicago' musikal arrakastatsua, Bilbon

Erredakzioa

Carlos Lozano da gizonezko aktore nagusia eta irailaren 5era arte izango da Arriaga Antzokian ikusgai.

Bideoak (1)

Chicago musikala Bilbora heldu da. 34 hiritan izango da gero, 2011ko abuztura arte. Bizkaiko hiriburuko Arriaga Antzokian izango da ikusgai irailaren 5era arte, eta Aste Nagusiko ikuskizun arrakatatsuenetarikoa izango da.

Carlos Lozanok hartu du Billy Flyn abokatuaren papera eta 26 aktore, dantzari eta abeslari daude taula gainean, eta baita 15 musikariz osatutako orkestra bat ere.

300.000 lagun baino gehiagok ikusi dute Madrilen orain arte. New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta Broadwayn handi egiten diren lanen osagai guztiak ditu:&' || 'nbsp;fama, dirua eta jazza. Abesti ikusgarri bat bestearen atzetik eta dantzazko ikuskizun izugarriak.

Show honetara joateko sarrerak salgai daude Arriaga Antzokiaren lehiatiletan, teatroarriaga.com webgunean, 944310310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan.