Artea
Azken emanaldiak
'Chicago' musikala, igandera arte Bilbon
Erredakzioa
Carlos Lozano protagonista duen antzezlana Donostian izango da abenduaren 1etik 5era, Victoria Eugenian Antzokian.
Oraingo honetan, Carlos Lozanok hartu du Billy Flyn abokatuaren papera, eta 26 aktore, dantzari eta abeslarirekin aritzen da taula gainean.
Sarrerak Arriaga Antzokiaren leihatiletan, teatroarriaga.com web gunean, 944310310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan daude salgai.
300.000 lagunak baino gehiagok ikusi zuten Chicago Madrilen, eta, Bilboko hitzorduak bukatuta, 34 hiritan izango da, 2011ko abuztura arte.
Donostian
Datorren abenduaren 1etik 5era Victoria Eugenia Antzokiak Chicago El musical aurkeztuko du. Abenduaren 1 eta 2an, 20:30ean izango da funtzioa, 3 eta 4an, 18:30 eta 22:00ean, eta 5ean, 17:00 eta 20:30ean.
Musikalerako sarrerak salgai dira Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).