Itxi

Artea

Otsailaren 2tik aurrera

'Henri Michaux: beste aldea' erakusketa Guggenheimen, otsailetik maiatzera

Agentziak | Erredakzioa

Belgikar artistaren 200 pieza jarriko dituzte ikusgai Bilboko museoan otsailaren 2tik maiatzaren 13ra bitartean. Artistaren 60 urteko sormen jarduera biltzen du laginak.

  • Belgikar artistaren 200 lan ikusi ahalko dira

    Belgikar artistaren 200 lan ikusi ahalko dira

Guggenheim Bilbao Museoak "Henri Michaux: beste aldea" erakusketa izango du ikusgai otsailaren 2tik maiatzaren 13ra bitartean. Belgikar artistaren 200 piezaren bitartez, "hiru ardatz tematiko handiren inguruko ikuspuntu panoramikoa eskainiko du erakusketak: giza irudia, alfabetoa eta psike aztoratua".

Museoaren arduradunek adierazi dutenez, XX. mendeko literatura eta arteetako "irudi sailkaezina" izan zen Henri Michaux (Namur, Belgika, 1899 - Paris, Frantzia, 1984), eta eragin handia izan zuen bere garaiko artista eta idazleengan. "Poeten poeta" eta "margolarien margolari" izan zen, eta bi eremuetako figurek laudatu zuten, hala nola Andre Gide idazleak eta Francis Bacon pintoreak.

Paper gaineko milaka obra sortzen jo eta ke jardun zuen, eta lan horien osotasuna apenas ezagutzen da gaur egun. Bilboko erakusketa Parisko Michaux artxibategiekin elkarlanean antolatu da, eta artistaren 60 urteko sormen jarduera biltzen du, haren laneko sail eta epealdirik garrantzitsuenen bitartez.

Erakusketak azpimarratuko du artistak zientzia, musikologia eta etnografiarekiko zuen interesa, eta sekula ikusgai egon gabeko artelanak erakutsiko ditu.