Itxi

Artea

Erreferentzia artistikoa

31 milioi dolar ordaindu dituzte Andy Warholen 'Coca-Cola 4' lanagatik

Erredakzioa

Edari freskagarria lau mihisetan erreproduzitu zuen eta horietako bat da enkantean jarri dena.

Andy Warholen Coca-Cola 4 artelana 31,5 milioi dolarretan saldu dute gaur eta New Yorkeko Sotheby''s etxeak egindako enkantean protagonista izan da, arte garaikidean oinarritutakoa.

Andy Warholen (1923-1987) lana 20 eta 25 milioi dolarreko balioa zuen hasiera batean eta margolariak egindako lau mihiseetako bat da. Edari freskagarrien inguruko lanak egin zituen, eguneroko produktu hori gerra osteko arte garaikidearen erreferente bihurtuz.