Itxi

Artea

Zentsura

Ifemak barkamena eskatu du ‘Preso politikoak’ Arcotik kentzea eskatzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Ifemako kudeaketa batzordeko kide den Madrilgo Udaleko agintari batek esan duenez, Helga de Alvear galeristak erabaki behar du orain artelana Arcora itzuliko den edo ez.

  • Lana 80.000 euroan saldu dute dagoeneko. Argazkia: Efe.

    Lana 80.000 euroan saldu dute dagoeneko. Argazkia: Efe.

Clemente Gonzalez Soler Ifemako presidenteak barkamena eskatu die Arcoko galeristei atzo “Preso politikoak Espainia garaikidean” Santiago Sierraren artelana kentzea eskatzeagatik, eta adierazi du ez zutela “sormenari inolako zentsurarik ezartzeko asmorik”.

Halaber, Ifema osatzen duten erakunde guztien artean (Madrilgo Udala, Elkartea, Merkataritza Ganbera eta Montemadrid Fundazioa) adostutako zuzenketa batean erantsi dutenez, aurrerantzean “gisa horretako edozein zirkunstantzia saihestu” beharko dutela ulertu dute.

Sierraren artelana Arcon berriz erakutsiko den edo ez erabakitzea Helga de Alvear galeristari dagokio, Luis Cueto Madrilgo Alkatetzako koordinatzaile nagusiak kazetariei esan dienaren arabera.