Artea
REMBRANDT
'Neskatila leihoan' Rembrandten lana, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko hiriburuko museoak nederlandar maisuak 1645ean pintatutako lana erakutsiko du ekainaren 18ra arte.
-
Rembrandt
Bilboko Arte Ederren Museoak ‘Neskatila leihoan’ Rembrandten koadroa du ikusgai, gaurdanik, martxoak 22, herbeheretar maisuaren ohitura-erretratuen erakusgarri onenetako bat, 1645ean margotutakoa.
Dulwich Puicture Gallery Londreseko pinakoteka zaharrenaren lan nagusietakoa da pintura hori, eta ekainaren 18ra arte erakutsiko du Bilboko museoak, “Obra gonbidatua” programaren barruan.
Dulwichetik azaldu dutenez, “1645ean margotutakoa, Rembrandtek 39 urte zituenean, koadro hau genero pinturaren eta erretratuaren artean kokatzen da. Leiho-ertzean jarrita, konposizioaren kanpoko alderantz begiratzen du, lepokoarekin jolasten duen bitartean: urrezko kate bat edo kordoi bat, eskumuturrean eta janzten duen alkandora askeko josturetan ere ikus daitekeena”.