Artea
Erakusketa
Picassoren 100 grabatu, Basaurin ikusgai
Erredakzioa
'Suite Vollard' bilduma osatzen dute, adituen ustetan XX. mendeak genero honetan eman duen maisulanetako bat. Urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai.
Pablo Picasso artistaren ehun bat grabatu ikusgai ditugu jada Basauriko Arizko dorretxea kultur etxean. Suite Vollard seriea osatzen dute lanok, eta adituen ustez XX. mendeak genero honetan eman duen maisulanetako bat da bilduma hau.
Ambroise Vollard (1866-1939) arte-merkatariak Picassori egindako enkarguak biltzen ditu bildumak, eta Malagako artistak Vollardi egindako hiru erretratu ere badaude ikusgai bertan.
1930 eta 1937 urteen artean sortu zituen lanok Picassok, eta lau gai nagusi lantzen dituzte: ''''Eskultorearen tailerra'''', ''''Minotauroa'''', ''''Rembrandt'''' eta ''''Maitsunaren borroka''''.
Erakusketa urtarrilaren 9a arte egongo da ikusgai.