Itxi

Artea

Irailaren 17ra arte

110 artelan, Bilboko Arte Ederren Museoaren 110 urteak ospatzeko

Agentziak | Erredakzioa

“110 urte 110 artelan” irailaren 17ra arte zabalik egongo den erakusketak hamaika artista handiren pintura eta eskulturak erakutsiko ditu: Goya, El Greco, Oteiza, Chillida, Dario de Regoyos, Murillo…

  • "San Pedro malkotan" koadroaren irudi bat

    "San Pedro malkotan" Murilloren lana dago ikusgai, beteak beste. Argazkia: Efe.

110 artelanen bilduma batek Bilboko Arte Ederren Museoaren 110 urteko historia laburtzen du, “bere baitan kalitatea eta edertasuna ez ezik, artearen historiaren kontakizun bat ere gordetzen duen antologia batean”, Miguel Zugaza erakuslekuaren zuzendariak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez.

“110 urte 110 artelan” izenburupean, erakusketa irailaren 17ra arte egongo da zabalik, eta pinturak, eskulturak eta bideoarteko lan bat jarriko ditu ikusgai, XIII. eta XX. mendeen artean egindakoak.

BBK-k babestutako erakusketan, besteak beste, sortzaile hauen lanak daude: Francisco de Goya, El Greco, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Lucas Cranach Zaharra, Francisco de Zurbaran, Bartolomé Esteban Murillo, Dario de Regoyos, Adolfo Guiard, Antonio Tapies, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Miquel Barceló.

Bilboko Arte Ederren Museoa 1908ko urriaren 5ean sortu zuten, eta harrezkero 14.000 artelan baino gehiago erakutsi ditu: 1.621 pintura, 489 eskultura, 884 dekorazio gai eta paperezko 11.152 lan.

Museoaren jatorrian herritar talde baten ekimena dago: Bilbora burdinaren industriak eta ontziolek ekarritako onura ekonomikoari kultura pizkunde batek lagundu behar zion, beren ustez, eta horregatik sortu zuten museoa.