Itxi

Artea

2019

Jenny Holzerren eta Thomas Struthen atzerabegirakoak, 2019an Guggenheimen

Agentziak | Erredakzioa

Datorren urtean, Bremengo Kunsthalleko lanen lagin bat eta Jesus Soto venezuelarraren ibilbidearen laburpen bat ere ikusi ahalko dira.

  • 'Kubo polikromoa', Jesus Soto

    Jesus Soto venezuelarraren atzera begirakoa ere egingo dute datorren urtean

Jenny Holzer eta Thomas Struth artistei eskainitako atzerabegirakoak, Giorgio Morandiren lanaren eta maisu klasikoek harengan izandako eraginaren gaineko begirada berri bat, Kunsthalle Bremenen funtseko maisulanen hautaketa bat eta Jesus Soto venezuelarraren ibilbidearen berrikusketa bat izango dira 2019an Guggenheim museoak ikusgai jarriko dituenetako batzuk.

Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak atzo eginiko bileran urteko lehen bost hilabeteen errepasoa egin zuten, eta orain arte 392.354 pertsona bertaratu direla adierazi zuten, 2017ko epe berean baino % 1 gehiago.