Itxi

Artea

Erakusketa-aretoa

Kubo-Kutxak 10 urte bete ditu eta aurrera begira jarraitzen du

Erredakzioa

Arduradunek punta puntako erakusketak jartzeari eusten diote. Javier Mariscalen eta Marc Chagallen lanak izango dira ikusgai aurki.

Gaur hamar urte zabaldu zuten eta tarte horretan jende asko erakarri du. Kubo-Kutxa aretoa artearen topagune nagusietako bat da Donostian. Balentziagaren, Miróren edota Moneoren lanak erakutsi dira bertan, arrakasta handiz gainera.

Datorren urterako zer prestatu duten aurreratu dute gaur. Marc Chagall artista sonatuaren obrak bilduko ditu kubo-kutxak datorren urterako iragarri duen erakusketa nagusian. Frantziatik mundu osoan ezagun egin zen pintore surrealistak haurtzaroan Errusian bizitako fantasia eta koloreak ikusteko parada izango da.

Eta pinturatik diseinura egingo du salto. Javier Mariscal artistak Bizi Poza izenarekin bere diseiñuak, marrazkiak eta Fernando Truebarekin egin berri duen Chico y Rita filma ekarriko ditu Donostiara.

Kubo-kutxako arduradunek punta puntako erakusketak jartzeari eusten diote. Orain artekoaren balantze baikorra eginda, leku berean jarraituko dutela ere argitu dute. Zumurruak zurrumurru ez dute mugitzeko asmorik.

Leku honetan lortutako emaitzak arrakastatsuak izan direla esateko, datuetan oinarritu dira. Miroren erakusketak aurtengo udan 50 mila bisitaritik gora izan ditu. Une hotan Jai Alai izenekoa dago ikusgai, eta honen ondoren san sebastian santuaren irudien ingurukoa iragarri dute.