Itxi

Artea

Erakusketa

Margolari handien lanak, Bilboko Itsas Museoan

Erredakzioa

'Itsasoa artean, itsasoaren artea' erakusketak itsasoarekin lotura duten 90 margolan biltzen ditu. Bilboko Arte Eder Museoko piezak dira.

Maiatzaren 29a arte, Itsasoa artean, itsasoaren artea erakusketa hartuko du Bilboko Itsas Museoak. Bizkaiko hiriburuko Arte Eder Museoko 90 artelan bildu dituzte bertan. XX. mendean sortutako lanak dira, eta itsasoa dute oinarri.

Itsasoarekin lotutako bizitza islatu zuten euskal artistak ditugu bertan nagusi: Arteta, Iturrino, Zubiaurre, Ucelay, Alberto Schommer, Agustín Ibarrola, Mari Puri Herrero eta Menchu Gal, besteak beste.