Artea
Donostiako Kursaal aretoan
'Hostoak': Dantza, musika eta kantu tradizionalen irakurketa berria
Erredakzioa
Oreka Tx-en, Kukai Dantza Taldearen eta Amaren Alabak bandaren ikuskizuna da. Donostiako estreinaldiaren ondoren, Baionara, Iruñera, Bilbora, Gasteizera, Donibane Lohizunera eta Maulera joango dira.
Oreka Tx bikotearen eskutik jaio zen ideia. ''''Planteamendu modernoagoak hartu dituzten euskal diziplina tradizionalak txalapartaren soinuekin uztartu nahi genituen'''', azaldu du Igor Otxoa Oreka TX bikoteko kideak.
Kukai Dantza Taldearen eta Amaren Alabak bandaren baiezkoa lortu zuten txalapartariek, eta Mireia Gabilondorengana jo zuten, ikuskizuna zuzendu zezan.
''''Festa'''' bezala ikusten dute sortzaileek Hostoak ikuskizuna. Taldekideek taula gainean goza dezaten eta diziplina bakoitzeko mugak gaindi ditzaten bilatzen du lanak.
Gipuzkoako estreinaldiaren ondoren, Hostoak lan berriak Baionara (otsailak 25), Iruñera (otsailak 26), Bilbora (martxoak 16), Gasteizera (maiatzak 31), Donibane Lohizunera (abuztuak 11) eta Maulera (urriak 1) egingo du bidaia.