Itxi

Artea

Igandera arte

30 aktorek 'Beaumarchais' antzezlana taularatuko dute Bilboko Arriagan

Erredakzioa

'Sevillako bizargina' eta 'Figaroren ezteiak' lan ezagunen sortzailearen bizitzan oinarritzen da lana. Hilaren 13ra arte izango dugu Bizkaiko hiriburuan.

Hilaren 13ra arte, 30 aktorek Beaumarchais antzezlana taularatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. 1950ean idatzi zuen Pierre-Augustin de Beaumarchais egilearen bizitzaren inguruko testua Sacha Guitryk. Politika kontuetan eta amodio nahaspiletan murgilduta kokatzen du lan honek Sevillako bizargina eta Figaroren ezteiak lan ezagunen egilea. Pierre-Augustin de Beaumarchaisen auzi judizialak kontatzeaz gain, Estatu Batuetako Independentzia Gerran izan zuen paperaz ere hitz egiten digu.

Sacha Guitryek sortutako ekoizpena ez zen bere garaian estreinatu, garai horretan, bere bizitzako azken urteetan, egileak ez baitzeukan ekoizpena
aurrera ateratzeko baliabide nahikorik. Beraz, joan den azaroan Madrilen egin zuten lehen taularatzea izan zen antzezlanaren erabateko estreinaldia. Arriaga Antzokiaren eta Teatro Españolen ekoizpena dugu Beaumarchai.

Josep María Flotats lan honetako zuzendaria eta aktoreen zerrendako burua da. Taula gainera igoko diren 30 profesionalen artean, beste hainbat izen
ezagun aurkituko ditugu, tartean María Adánez, Carmen Conesa, Ana Goya, Pedro Casablanc, Raúl Arévalo eta Ramón Barea.

Antzezlana otsailaren 13ra bitartean izango da ikusgai, Bilboko Arriaga Antzokian.