Itxi

Artea

Enkantea

3,3 milioi euro, Chillidaren hiru eskulturarengatik

Erredakzioa

Material ezberdinekin eginda daude eta arte garaikidearen eta gerra osteko artearen inguruko enkante bateko parte dira.

Eduardo Chillidaren lanak zeresana ematen jarraitzen du. Euskal eskultorearen hiru lanek 3,3 milioi euroko balioa hartu dute Londreseko Christie''s etxean.

Eduardo Chillida euskal eskultorearen lanak material ezberdinekin eginda daude eta enkantean jarri ostean 2,8 milioi liberako prezioa (3,3 milioi euro eta 4,5 milioi dolar)&' || 'nbsp;eskuratu zuen. Arte garaikidearen eta gerra osteko artearen inguruko enkante bateko parte dira lanok.

"Lo produndo es el aire XX " (1988) lanak 1,4 milio liberako prezioa (1,6 milioi euro edota 2,2 milioi dolar) eskuratu zuen. "Elogio del vacio V" 881.250 liberagatik eskuratu zuten (1,04 milioi euro). "Mural G-46", (1984) nahiko lan arraroa da, lokatzez eta kobre oxidoz egindakoa:&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;505.250 libera (599.510 euro edo 808.905 dolar) eskuratu zituen.