Artea
Erakusketa, Rekalde aretoan
'Estaltzeko ikusteko edo Begi Alferra' Marina Nuñezen bilduma, Bilbon
Erredakzioa
'Un chien andalou' filma oinarri hartuta, errealitatea begiratzeko moduei buruzko hausnarketa egiten du artistak, bideoak, margolanak eta infografiak erabiliz.
Ostegunetik aurrera, ''Estaltzeko ikusteko edo Begi Alferra'' Mariña Nuñez artistaren erakusketa hartuko du Bilboko Rekalde aretoak. Bideoek, margolanek eta infografiek osatzen dute artistaren banakako bilduma hau. Bertan, errealitateari begiratzeko modu ezberdinei buruz egin nahi du hausnarketa, eta, horretarako, mundu eta errealitate aldakor eta konplexua era askotara ikusten dituzten begiradak proposatzen ditu.
Un chien andalou (1929) Luis Buñuelen&' || 'nbsp;filma dago ikusgai bilduman, erakusketako lan erreferentziala eta katalizatzailea baita. Horrela, filmeko lehenengo eszenan, bizar-xafla batek emakume baten begia ebakitzen du, ikusmena errealitate eta pertzepzio berrietara zabaltzeko. Marinaren bideoetan eta pinturetan, berriz, begi horiek ñir-ñir egiten dute, ugaldu egiten dira, begitarteetan handitzen dira edo barrunbeetatik irteten dira. Mundu eta errealitate aldakor eta konplexu hori ikusteko era askotako begiradak proposatzen dituzte, beraz.
Marina Nuñez (Palentzia, 1966) pintura irakaslea da Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean. Banakako hainbat erakusketa aurkeztu ditu azken urteotan: Valentziako Centre del Carme zentroan eta Sao Pauloko Cervantes Institutuan (2010), Leongo MUSAC aretoan (2009), Lleidako Centre d''Art la Panera eraikinean eta Burgoseko katedralaren beheko klaustroan (2008).