Artea
Heriotza
Paulino Larrañaga Eibarko artista hil da, 92 urte zituela
Erredakzioa
Bere osasuna makala zen azkenaldian, bereziki arnasketa arazoek eraginda. Arte munduan hainbat arlo landu zituen Larrañagak, tartean zur-lanketa, eskultura, grabatua, marrazkia eta pintura.
Paulino Larrañaga Eibarko eskultore eta pintorea hil da, 92 urte zituela, Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak jakitera eman duenez. Donostian zendu da Larrañaga, Matia Fundazioaren egoitzan, goizaldean. Eibartarraren osasuna makala zen azkenaldian,&' || 'nbsp;bereziki arnasketa arazoek eraginda.
1918ko apirilaren 13an jaio zen Paulino Larrañaga Longarte, Eibarren. Arte munduan hainbat arlo landu zituen, tartean zur lanketa, eskultura, grabatua, marrazkia eta pintura. 13 urte zituela Jesus Berecibar Txopa izan zuen maisu, eta zura lantzen ikasi zuen Txopa-k irakatsitako teknikei jarraituz. Jacinto Olaberekin ere aritu zen, eta argizaria lantzen trebatu zen garai hartan. 1945ean grabatu tailerra jarri zuen martxan, eta 60ko hamarkadan pinturari ekin zion. Sorkuntzan eta belaunaldi berrien trebakuntzan aritu zen urte askotan, Daniel Txopitea eta beste artista berr batzuekin lan eginda.
2007an Larrañagaren lanen erakusketa ireki zuten Eibarren, eta bere lana biltzen zuen liburua ere kaleratu zuen bertako Udalak.