Itxi

Artea

Sorkuntza

Arteleku eta Tabakalera elkarrekin lanean hasi dira

Erredakzioa

Datozen sei hilabeteetan, diziplina eta aktibitateen arteko elkarrekintza sustatzea izango da Arteleku-Tabakalera sorkuntza zentroaren helburua.

Arteleku-Tabakalera sorkuntza zentroak iraila bitartean antolatuko dituen ekintzak aurkeztu ditu. Data horretatik aurrera Arteleku eta Tabakaleraren arteko elkarlanak eta parte-hartzaileen ekarpenek ekimen berriak bultzatuko dituzte.

Zentroak Artelekuren definizioa eta programa lehentasunei eutsi die: diziplina artekotasuna, esperimentazioa, interakzioa eta parte-hartzea.

Mugimenduzko irudien Laborategia eta Soinu Laborategia elkarrekin arituko dira ''The Elephant in the Room'' Maureen Selwood animaziogileak zuzenduko duen ikastaroan. Dantza, musika eta marrazkiak nahasiko dira bertan.

Audiolab elkartekoak, iazko esperientzia berretsiz, inguruko zentro okupazionaletako pertsonekin batera arituko dira ''Nahi beste zoinu'' ikastaroan.

Tabakalerak proposatutako ekintzek programa hau osatzen lagunduko dute. Lan-talde egonkorra osatuko da egungo egoeraren analisia egin eta Zentroaren erabilera eta espazioen definizio berria zehazteko. Programazioa osatzen lagunduko duten lantegi horietako bat ''Sistematurgias'' izango da.

Artelekurekin osatutako programaz gain, Tabakalerak zenbait aktibitate antolatuko ditu beste erakunde batzuekin elkarlanean. Martxoaren 18an, esaterako, Tranxmedia jardunaldiak egingo ditu EITBrekin batera.