Itxi

Artea

Abuztuaren 5era arte

Kubo-Kutxa aretoak Jose Ramon Anda nafar eskultorearen 91 pieza bildu ditu

Agentziak | Erredakzioa

“Lantegi” erakusketak lau artelan serie erakutsiko ditu gaurdanik, aretoko lau espaziotan.

  • Jose Ramon Anda

    Abuztuaren 5era arte ikusi ahalko da erakusketa, bost espaziotan

Kubo-Kutxa Donostiako aretoak Jose Ramon Anda Goikoetxea nafar eskultorearen 91 pieza erakutsiko ditu gaurdanik abuztuaren 5era, “Lantegi” erakusketan.

Bilduma horretan azpimarratzekoak dira barreiaturiko zenbait kubo eta kutxa, elkarrekin bat egiten duten pieza zirkular eta sabeldunen bariazioak, obeliskoak, argiarekin jolasten duten hilarriak eta zintzilika dauden pieza arinak, Javier Balda komisarioaren hitzetan.

Kubo-Kutxako espazio nagusian, pieza handienak paratuko dituzte, eta goiko aretoan artistak diseinaturiko beste lan sorta bat bildu da, hala nola, altzariak eta zenbait erretratu figuratibo.

Uztailaren 11n eta 18an, Jose Ramon Andak berak bisita gidatua egingo du erakusketan, 19:00etatik aurrera, eta uztailaren 13an, 20:00etan, interbentzio koreografiko bat izango da Noderen eskutik.