Itxi

Artea

Bilbo

Bilboko Arte Ederren Museoa egunero egongo da zabalik udan

Agentziak | Erredakzioa

Museoa astearteetan, asteko ohiko atseden egunetan, ere irekiko dute irailera arte, baina egun horretan behin-behineko erakusketak soilik egongo dira ikusgai.  

  • Bilboko Arte Ederren Museoa

    Astearteetan, behin-behineko erakusketak bisitatu ahalko dira soilik

Bilboko Arte Ederren Museoa egunero egongo da zabalik udako hilabeteetan, urte osoan zehar astearteetan itxita izaten bada ere, udan irekita izango baita.

Uztailean eta abuztuan, beraz, asteko zazpi egunetan bisitatu ahalko da Arte Ederren museoa, 10:00etatik 20:00etara.

Astearteetan, langileen atseden egunean, museoa zabalik egongo da, esan bezala, baina behin-behineko erakusketak soilik ikusi ahalko dira, 8 euro ordainduta, “Zuloaga 1870-1945” eta “Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa”.

“ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” museoaren obrak biltzen dituen erakusketa iraunkorra itxita egongo da egun horretan.