Itxi

Artea

Formatu txikiko antzezlanak

Donostiako tabernetan antzerkiaz gozatzeko aukera berria, maiatzean

Erredakzioa

Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 20. edizioa egingo dute Gipuzkoako hiriburuan, maiatzaren 5etik 22ra. Hiriko 21 taberna eta aisiarako gunetan 22 emanaldi ikusteko aukera izango da, doan.

Maiatzean zehar, Poltsiko Antzerki jaialdiaren 20. edizioa hartuko du Donostiak. Urtero bezala, formatu txikiko antzezlanak programatu dituzte hiriko hainbat taberna eta aisiarako gunetan. Maiatzaren 5etik 22ra bitartean, 8 ikuskizun izango dira ikusgai hiriko 21 espaziotan, guztira 22 emanaldi taularatuz.

Magia, musika, umorea eta antzerkia dira jaialdiaren osagai nagusiak. Oihulari Klown, Latirili eta Detritus Teatrus antzerki taldeek estreinakoz hartuko dute parte jaialdian, eta, programatutako proposamenen artean, hauek ditugu aipagarri: Pedro Reyes eta Humor entre barras bere monologoa, Javier Merino donostiarra, Teatro Instantáneo taldearen inprobisazioa, Toni Pons magoa eta Pai antzerki taldearen zirkua.

Aurten, gainera, euskarazko bi antzezlan taularatuko dituzte: Ramon Agirreren eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe eta Oihulari Klown taldearen Ezineman.

Hiriko hainbat txokotara iritsi nahi du jaialdiak, eta, horretarako, auzo askotako 21 taberna eta aisiarako gune antzoki bihurtuko dira bat-batean. Beste lau espaziotan ere eskainiko dituzte&' || 'nbsp;emanaldiak: Igeldoko Itxas Aurren, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Gunean, Martuteneko Etxarriene Zentroan eta EHUren Gipuzkoako Campusean.

Sarrera doakoa izango da hitzordu guztietan.