Artea
Londresen
586.000 euroan saldu da Churchillek Ipar Euskal Herrian egindako lana
Erredakzioa
1945ean margotu zuen paisaia, hauteskundeak egin eta horien emaitzak jaso bitartean. Christie's etxeak jarri du enkantean, eta 227.000 eta 340.000 euro artean saltzea espero zuten.
1945ean Winston Churchill Britania Handiko lehen ministro zenak, Bigarren Mundu Gerran, Ipar Euskal Herrrian margotu zuen paisaia enkantean saldu dute ostegun honetan Londreseko Christie''s aretoan. 227.000 eta 340.000 euro artean saltzea espero zuten, eta, azkenean, 586.000 euroan saldu dute.
Politikariak (1874-1965) 1945ean egin zuen margolana, bere gobernuak dimisioa eman eta hauteskundeen emaitzak iragarri bitartean. Garai horretan Clement Attlee laboristak irabazi zituen hauteskundeak.
Churchillek bigarren aldiz hartu zituen margoak Bigarren Mundu Gerra hasi zenetik. Margaret bere emazteak konbentzitu zuen. Donibane Lohizunen, Hendaian eta Ugarana ibaiaren ertzean margotu zuten. Azken toki horretan, hain zuzen, sortu zen enkantean jarri duten margolana.