Artea
Euskal artea eta kultura
Agustin Ibarrolarentzat Gure Artea saria
Erredakzioa
Maider Lopez eta Santiago Eraso ere saritu dituzte aurten. 25.000 euro jasoko ditu bakoitzak.
Agustin Ibarrola artistaren ibilbidea saritu dute, aurtengo Gure Artea sarietako batekin. ''''Sortzeko duen gaitasunagatik'''' Maider Lopez artista plastikoari ere emango diote saria, eta ''''artearen sorrera eta zabalkundea sustatzeagatik'''' Santiago Eraso sarituko dute.
Eusko Jaurlaritzak ematen ditu urtero sariak, euskal artistek arte garaikideari eta euskal kulturari egindako ekarpena saritzeko helburuarekin. Guztira 75.000 euro banatuko dituzte, 25.000 euro emanda saritu bakoitzari.
Agustin Ibarrola (Basauri, 1930) margolari eta eskultorearen ibilbidean bereziki azpimarratzekoa da trantsizio garaian egindako lan grafikoa, nagusiki grabatuak eta margoak. Bere ibilbidean sasoi emankorra izan zen hura, eta garai hartako ikonografia soziala islatu zuen bere lanetan.
1980ko hamarkadaz geroztik, material berriekin esperimentatu zuen eta, tamaina handiko lanak egin zituen, trenbide-trabesak, hormigoia, papera eta bereko Principe Pío geltokiko El Bosque de Tótems.
Omako Basoa eta Llaneseko arrantza-portuan ikusgai dauden Los cubos de la memoria dira, beharbada, bere lanik ezagunenak.