Artea
Agerraldia
Chillida familia, 'kontagailua zeroan' jartzeko prest
Erredakzioa
Chillida Leku museoaren inguruko elkarrizketei berriz ekiteko prest agertu dira Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.
Chillida familia prest legoke "kontagailua zeroan" jarri, eta Chillida Leku museoaren inguruko elkarrizketei berriro ekiteko. Hala esan dute familiaren ordezkariek gaur Legebiltzarraren Kultura Batzordearen aurrean.
Orain arteko negoziazioen porrota, berriz, ez da sekula dirua izan, baizik erakundeek ez zutela nahiko bermerik eskaintzen Eduardo Chillidaren lana babesteko.
Abenduaren 31an itxi zituen ateak Chillida Lekuk, familiak ezin baitzuen ekonomikoki kudeaketa pribatutik sostengatu.
Instituzioek 80 milioi euroko eskaintza ekonomikoa egin omen zuten, baina familiak ez zuen diru kontuengatik ezetz esan, Ignacio Chillida semeak jakinarazi duenez. Esan duenaren arabera, ez zen bildumaren batasuna bermatzen, ezta museoaren izaera monografikoa ere.
"Ez zen Chillidaren lanari eta museoari errespeturik azaltzen. Horregatik ez zen akordiorik lortu", esan du eskultorearen semeak. Halere, instituzioekin "edozer gauzataz" hitz egiteko prest daude, "gauza batzuk" betetzen badira (bere aitaren ondarea mantentzea, besteak beste.
Arazoa ekonomikoa balitz, familiak ez omen luke instituzioengana joko, merkatuan "goranzko prezioa" dutelako lanok. Bisitarik gabe, Chillida Lekuk 300.000 euroko kostua omen du.
2012rako proiektu ezberdinetan ari da lanean Chillida familia:&' || 'nbsp;"mundu osoan zehar" izango da eta bere lanari buruzko sinposioa egingo dute.