Artea
Erosketak eta dohaintzak
Oteizaren eskultura bat, Bilboko Arte Ederren Museoan
Erredakzioa
Gipuzkoako artistak bere ibilbide profesionalaren lehen garaietan egindako artelana da. Beste hiru lan ere erosi ditu museoak, eta sei pieza jaso dituzte.
Bilboko museoak ohar batean jakitera eman duenez, Oteizaren eskulturaz gain, beste hiru pieza ere erosi dituzte, 206.540 euroan guztiak. Azken hiru hauen berri ere eman dute: Antonio Ortiz de Echagüe artistaren tamaina handiko olio-pintura, Francisco Durrioren igeltsuzko figura eta Dario Regoyosen grabatu bat dira erosi berri dituzten beste hiru artelanak.
Era berean, hainbat ezezagunek sei artelan eman dizkiote museoari: Pablo Picassoren La Tauromaquia serieko hiru grabatu, Jose Arrueren marrazki bat, Juan de Aranoaren margolan bat, eta Javier Urquijoren pintura bat jaso ditu museoak.