Artea
Eusko Jaurlaritza
Agustin Ibarrola, Maider Lopez eta Santiago Eraso, Gure Artea sariak
Erredakzioa
Datorren ostegunean Bilboko Arte Ederretako Museoan banatuko dituzten golardoak hauek haien ibilbide artistikoa, jarduera sortzailea eta ikus arteetan egindako ekintzak sarituko dituzte.
Agustin Ibarrolak, Maider Lopezek eta Santiago Erasok Gure Artea sariak jasoko dute datorren ostegunean, uztailak 7, Bilboko Arte Ederretako Museoan. Golardoak hauek Ibarrolaren ibilbide artistikoa, Lopezen jarduera sortzailea eta Erasoren ikus arteetan egindako ekintza sarituko dituzte.
Saridun bakoitzak 25.000 euro jasoko ditu eta golardo hauek Euskadiko arte garaikideari egindako ekarpenari aipamena egin nahi diote. Zentzu honetan, Gure Artea golardoek ikus eta arte plastikoetan sortzaileek nahiz bestelako eragileek egindako ekintza azpimarragarriak saritu ohi dituzte.
Blanca Urgel Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izango da sari-banaketaren ekitaldian. Aurten, Gure Artea sarien irabazleak aukeratzeko arteen alorretako gomendioak aintzat hartu dituzte lehen aldiz. Arte adituen proposamenei jarraituz, Gure Artea sariek ibilbide profesional artistikoak saritzea nahiz Euskadiko arte garaikidea sustatzea helburu dute.