Itxi

Artea

Arte garaikidea

Carreras Múgica, euskal galeria bakarra Arcon

etb.eus

Arte garaikideko nazioarteko azokan, hainbat euskal artistak erakutsiko dituzte beren lanak, hala nola Angel Badosek, Erlea Manerosek eta Esther Ferrerrek.

  • 2020ko Arco azoka

    1.500 artistaren lana erakutsiko dute Madrilen. Argazkia: Efe.

Gaur, otsailaren 26an, hasi da Madrilen Arco arte garaikidearen nazioarteko azoka. Aurten ere, hirugarren urtez jarraian, euskal galeria bakarra izango da bertan, Bilboko Carreras Múgica hain zuzen; baina beste galeria batzuetan ere egongo da euskal artisten obrak ikusteko aukerarik.

Carreras Mugicaren erakustokian, artista hauen lanak aurkeztuko ditu galeriak: Ángel Bados, Eduardo Chillida, June Crespo, Ángels de la Cruz, Raúl Domínguez, Pello Irazu, Erlea Maneros Zabala, Asier Mendizabal, Juan Pérez Agirregoikoa eta Richard Serra.

Horrez gain, mundu mailako beste hainbat galeriek euskal artisten obra batzuk erakutsiko dituzte. Horien artean daude, adibidez, Esther Ferrer donostiarra, (1 Mira Madrid eta àngels barcelona galerietan) eta Alain Urrutia margolari bilbotarra (Casado Santapau galeria).

Halaber, Hauser & Wirth galeria suitzarrak Eduardo Chillida eskultoreari buruzko stand monografikoa antolatuko du Madrilgo azokan.

Aurtengo Arcon, 209 galeriak 1.500 artistaren lanak erakutsiko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea
  • Kultura