Itxi

Artea

Itxialdia

Guggenheimek erakusketak eta museoaren alderdi ezezagunak erakutsiko ditu

eitb.eus

Erakusketei, bildumari, eraikinari, kontserbazioari eta beste hamaika arlori buruzko bideoak erakutsiko dituzte webgunean eta sare sozialetan.

  • Guggenheim Bilbao Museoa

    #GuggenheimBilbaoLive izena jarri diote ekimenari museoaren arduradunek

Guggenheim Bilbao Museoa itxita dago aldi baterako covid-19 gaitza eragiten duen koronabirusaren zabalkundearen aurrean ezarritako neurrien ondorioz, eta bitarte horretan #GuggenheimBilbaoLive ekimen digitala egingo du webgunean eta sare sozialetan, erakusketei buruzko ikus-entzunezko material argitaragabea eta bere jardunei buruzko alderdi ezezagunak erakusteko.

Gune birtual berrian, arte arduradunek, zuzendari nagusiak eta bestelako jarduerak egiten dituzten kideek, museoko kontserbazio, hezkuntza eta interpretazio, erakusketen diseinu eta muntaketa nahiz eraikinaren mantentze lanen errealitateen gertuko ikuspegia eskainiko dute itxierak irauten duen bitartean.

Proiektua martxan jartzeko, 'Gure erakusketak eta Bilduma' atalaren barruan jarri dira lehenengo bideoak, 'Olafur Eliasson: bizitza errealean' erakusketaren harira. Erakusketaren komisario Lucia Agirrek artistari eta gogokoen dituen artelanei buruzko xehetasunak ematen ditu bideootan.