Itxi

Artea

Ezohiko kokalekua

Zumetaren margolanekin jantzi dute Gordexolako garai bateko komentua

Erredakzioa

Lehen moja-komentua zena hotela da orain, eta bertako klaustroaren eta kaperaren hormetan eskegi dituzte artistaren margolan ikusgarrienak.

01:06
Zumetaren lanak, Enkarterrin ikusgai

Jose Luis Zumeta artistak inguru berezia aukeratu du bere margolan ikusgarrienak jendearengana hurbiltzeko: Gordexola herriko lehengo moja-komentua.

Garai bateko eraikin erlijiosoa Ibaia Hotela da gaur egun, eta bertako klaustroaren eta kaperaren hormetan eskegi dituzte neurri handiko artelanak.

Enkarterriko turismo elkarteak bultzatutako Saboreart ekimenaren baitan kokatzen da erakusketa, eta irailaren 18ra arte izango da ikusgai.