Artea
Irailaren 10etik aurrera
Jessica Langen argazkien erakusketa, Avileseko Niemeyer kulturgunean
Erredakzioa
Oscar saria birritan irabazi duen aktoreak Europan egingo duen lehen erakusketa da.
-
Jessica Lanen argazki bat. Iturria: EFE
Avileseko Niemeyer zentroak Unseen erakusketa hartuko du irailaren 10etik azaroaren 27ra bitartean. Jessica Lange aktorearen 78 argazki biltzen dira bertan, 'Things I See' eta 'On scene – Unseen, Mexican Suites' sailetan banatuta.
Oscar saria birritan irabazi du Langek, Tootsie (1983) eta Blue Sky (1995) filmekin hain zuzen ere.
1967an Minnesotako unibertsitateak eskainitako beka bati esker murgildu zen argazkilaritzan, eta ordutik bere bidaiak islatu ditu atera dituen irudietan. Bere hitzetan, Mexiko da gehien gustatzen zaion herrialdea.