Artea
'Maitaldia'
Monte-Carloko balletak itxi du Biarritzeko dantza jaialdia
Erredakzioa
Asier Uriagereka bizkaitarra, Beatriz Uhalte nafarra eta Asier Edeso gipuzkoarra ikusteko aukera izan da bertan.
Biarritzeko nazioarteko dantza jaialdia igande honetan bukatu da, Monte-Carloko balletaren emanaldiarekin. Dantza talde ospetsuak 'Altro canto' eta 'Opus 50' antzeztu ditu, eta Asier Uriagereka bizkaitarra, Beatriz Uhalte nafarra eta Asier Edeso gipuzkoarra ikusteko aukera izan dute bertan.
Egunotan 10 ikuskizun taularatu dituzte, eta milaka lagun batu dira bertan.
Dantzaz gozatzeko aukera, dena den, ez da oraindik bukatu. Urrian Pariseko Opera Nazionaleko Balleta ekarriko dute Biarritzera.