Artea
Euskal Museoa
'Unamunoren aztarnak': idazlearen lanetan oinarritutako 23 artelan
Erredakzioa
Ignacio Ipiña artistak sortu zituen. Unamunoren bizitzan eta testuetan oinarritu zen, bereziki Bilbori eta inguruko tokiei buruz idazleak egindako lanetan.
Ignacio Ipiña artistaren lanak bildu dituzte bertan, Unamunon oinarrituta sortu zituen 23 margolan. Idazlearen bizitza eta bere hausnarketak hartu zituen Ipiñak inspirazio iturri, bereziki Unamunok Bilbo eta inguruetako tokien inguruan egindako hausnarketak.
Idazlearen lanak berriz irakurri eta margolan bihurtu nahi izan zituen artistak, idazleari omenaldia egiteko. Bizkaiko hiriburuko itsasadarra, zubiak, plazak eta eraikinak dira pasaien oinarriak.
Abenduaren 30a arte egongo da erakusketa ikusgai.