Artea
Erakusketa
John Gutmannen argazkiak, Bilboko Rekalde aretoan
Erredakzioa
XX. mendeko argazkilari estatubatuar nagusietakoaren lanak urtarrilaren 8a arte erakutsiko dituzte.
-
Imagen de John Gutmann. Foto: Sala Rekalde.
Bilboko Rekalde aretoak John Gutmannen, XX. mendeko argazkilari onenetako baten, erakusketa hartuko du urtarrilaren 8a arte.
Irudiak harrapatzeko estiloak artista moderno bilakatzen du Gutmann. Argazkilaritza garaikidean begirada bakarra eta abangoardista du. Ibilbide osoan, mugimenduarekiko eta konposizioaren orekarekiko zaletasuna erakutsi du, artifizioak irudietatik aldenduz.
Gutmannek AEBetako bizimoldearekin duen zaletasuna erakusten du Bilboko erakusketak, ezohiko angeluak eta une espresiboak erakusten dituzten lanei esker. Autoen kultura, Ameriketako joera indibidualistaren eredua, ere aztertu zuen, lanetan ikus daitekeen bezala.
Gainera, 1942an AEBetako Armadak deitu zionean ateratako argazkiak erakusten ditu 'Gerrate zeinuak' bildumak.
'John Gutmann: The Photographer at work' liburuak osatzen du erakusketa.
Bilboko Rekalde aretoak John Gutmannen, XX. mendeko argazkilari onenetako baten, erakusketa hartuko du urtarrilaren 8a arte.Irudiak harrapatzeko estiloak artista moderno bilakatzen du Gutmann. Argazkilaritza garaikidean begirada bakarra eta abangoardista du. Ibilbide osoan, mugimenduarekiko eta konposizioaren orekarekiko zaletasuna erakutsi du, artifizioak irudietatik aldenduz.Gutmannek AEBetako bizimoldearekin duen zaletasuna erakusten du Bilboko erakusketak, ezohiko angeluak eta une espresiboak erakusten dituzten lanei esker. Autoen kultura, Ameriketako joera indibidualistaren eredua, ere aztertu zuen, lanetan ikus daitekeen bezala.Gainera, 1942an AEBetako Armadak deitu zionean ateratako argazkiak erakusten ditu 'Gerrate zeinuak' bildumak.'John Gutmann: The Photographer at work' liburuak osatzen du erakusketa.