Itxi

Artea

Erakusketa

80ko hamarkadako 'kinki'en kultura Bilbora iritsi da

'Kinkiak 80ko hamarkadan: zineMa, prentsa eta kalea' erakusketarekin hamarkada horretako krisira gerturatu da Bilboko Alondegia.

01:20
80ko hamarkadako 'kinki'en inguruko erakusketa, Bilboko Alondegian

Gaur egungo krisia ulertu ahal izateko, 'Kalearen garrasia' programa antolatu dute Bilboko Alondegian. Horren baitan, 'Kinkiak 80ko hamarkadan: zinema, prentsa eta kalea' erakusketa ikusi daiteke, 80ko hamarkadan izandako krisia erakusten duena.

'Kinki' kulturaren inguruan eraikitako ekimen honetan 1978 eta 1985 bitartean genero horrek izandako arrakasta ikusi daiteke, Jose Antonio de la Loma katalanak eta Eloy de la Iglesia gipuzkoarrak egindako filmei esker. Bide batez, garai hartako prentsak mitifikatu zituen gaizkile gazteen irudira ere gerturatzen da.

Erakusketa osatzen duten sei aretoetan 'Perros callejeros', 'Navajeros', 'Yo, el vaquilla', 'El pico' eta gisa horretako filmetako fotogramak ikusi daitezke, paperean imprimatuta.

Areto horietako batean, garai hartan eraikitako auzoei begiratzen diote. Otxarkoaga (Bilbo), San Blas (Madril) eta La Mina (Bartzelona) auzoak aztertzen dituzte.

Gainera, erakusketan zehar jarritako pantailetan langabeziari, krisi ekonomikoari eta gazteen delinkuentziari buruzko irudiak ikusi daitezke.

Erakusketa 2012ko urtarrilaren 8a bitartean egongo da irekita.