Artea
Aplikazioa
Antonio Lopezen lana iPadera heldu da
Aplikazioak 260 lanen informazioa dakar: margolanak, marrazkiak eta eskulturak. Azkenetan, 360 graduko bira egin daiteke.
Bilboko Arte Ederren Museoak Antonio Lopez artistaren inguruko iPaderako aplikazioa aurkeztu du gaur. Artistaren obra eta ibilbidea jasotzen du aplikazioak, eta xehetasun handiz artelanak ikusi eta aztertzeko aukera eskaintzen du...
Antonio Lopezen obra gertutik gertura ikusteko aukera eskaintzen digu TF argitaletxeak kaleratu duen iPaderako aplikazio honetan. Pintzeladak aztertzerainoko gertutasunez aztertu ahal izango direlako margoak, esaterako, eta eskulturak ere inguratu.
Baina ikusteaz gain, sakontzeko aukera ere eskaintzen digu aplikazioak, artelan guztiak, erreferentziazko testuez gain, kritikari eta adituen elkarrizketekin horniturik baitaude, eta Bozetoekin ere artelan hori lantzeko aukera dago, baita bestelako informazio osagarriarekin ere. Bere bizitzan ere sakontzeko 200 irudi dokumental, biografia zabala, eta Lopezen inguruko dokumental bat ere jasotzen du aplikazioak. horregatik, Javier Viar Arte Ederren Museoko zuzendariak adierazi duenez, analisirako tresna erabilgarria da oso aplikazioa.
7,90 euroren truke erosi ahal izango da Antonio Lopezen inguruko aplikazioa, eta debalde berritu uneoro.