Itxi

Artea

Enkantea

435.000 euro ordaindu dituzte Goyaren zirriborro batengatik Bilbon

Erredakzioa

Espainiar estatuan enkante publikoan zegoen Goya bakarra zen.

  • 435.000 euro ordaindu dituzte Goyaren zirriborro batengatik Bilbon

    Goya margolariaren 'Santas Justa y Rufina'. Argazkia: EFE

Goya margolariaren 'Santas Justa y Rufina' koadroaren zirriborro baten enkantea egin dute Bilbon. Sevillako katedraleko Cálices kaperan dagoen lana 275.000 euroko prezioan atera da eta 435.000 eurotan saldu dute.

Espainiar estatuan enkantean ateratako Goya bakarra zen. 1817an oihal gainean margotutako olio-pintura bat da (60,5 zentimetroko altuera eta 35,5eko zabalera dauka), eta Goya indartsua, iluna eta hermetikoa ageri da bertan.

Koadro hori margotu aurretik egin zituen bi zirriborroetako bat da. Bestea Madrilen dago, Prado museoan.