Itxi

Artea

Azaroaren 27ra bitartean

Sestaoko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiak 25 urte bete ditu

Erredakzioa

Datozen bederatzi egunetan, aurtengo edizioan parte hartuko duten bederatzi konpainiek 22 emanaldi eskainiko dituzte. Haietatik 12 gaztelaniaz izango dira eta 10, euskaraz.

  • Aurtengo edizioak 22 emanaldi eskaini ditu. Argazkia: sestao.net

Sestaoko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du aurten eta hori dela eta, 22 emanaldi eskaini ditu larunbat honetatik hasita eta datorren azaroaren 27ra bitartean. Bederatzi konpainien eskutik izango diren ikuskizunetatik 12 gaztelaniaz izango dira eta hamar, berriz, euskaraz. Gainera, familiei, haurrei eta helduei zuzendutako saioak izango dira.

Aurtengo edizioan lau herrialdeetako konpainiak izango dira Sestaon: Suitza, Errusia, Bulgaria eta Argentina. Halaber, Balear Uharteetako, Bartzelonako eta Gipuzkoako konpainiek ere parte hartuko dute. 'Bihar' tokiko taldea ere jaialdian izango da.

Txontxongiloaren mundua haurrei hurbiltzeko asmoz, Sestaoko Udalak ikasleentzako emanaldiak prestatuko ditu. Musika Eskolako areto nagusiak 1.800 ikasle, irakasle eta guraso inguru hartuko ditu astelehenean, asteartean eta asteazkenean bitartean. Prezioen sarrera aurten ere izoztu dute eta iaz bezala, 3 eurotan izango dira salgai.

Azken 25 urteetan 200 konpainia inguru izan dira Sestaoko nazioarteko jaialdi honetan, tartean, Inglaterrako, Frantziako, Belgikako, Herbeheretako, Italiako, Poloniako, Suitzako, Errumaniako, Bulgariako, Txekiar Errepublikako, Errusiako, Kroaziako, Hungariako, Israelgo, Palestinako, AEBetako, Kubako, Mexikoko, Venezuelako, Kolonbiako, Ekuadorreko, Brasilgo, Txileko, Uruguayko, Indiako, Txinako, Japoniako eta Australiako taldeak. Gainera, Euskadiko eta Estatuko konpainiek ere parte hartu dute.