Itxi

Artea

Artearen mailegua

Artelanak mailegatzen dituen lehen zentroa sortu dute Bilbon

eitb media

Funtzionamendua liburutegi baten antzekoa da: erabiltzaileek artelan bat edo batzuk aukeratu ditzakete etxean, lantokian edota ikasteko lekuan maileguan hartzeko.

  • Alhondiga

    Artoteka Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztuko dute. Argazkia: Artxiboa.

Artelanak mailegatzen dituen lehen zentroa sortu dute Bilbon (Bizkaia) arteari lotutako hainbat erakundek. Liburutegiek duten antzeko funtzionamendua du, eta artelan original eta garaikideak mailegatuko dituzte.

Artoteka proiektua aitzindaria da Espainiako Estatuan, baina lehenago ere bultzatu izan da beste herrialde batzuetan.

Dinamika liburutegi baten antzekoa da: erabiltzaileek artelan bat edo batzuk aukeratu ditzakete etxean, lantokian edota ikasteko lekuan maileguan hartzeko.

Maileguek 3 hilabete irauten dute gutxienez, eta artelanen garraioa eta muntaia Artotekako lan-taldeak ikuskatzen du.

Halaber, mailegu bakoitza erabiltzailearen eta artistaren bitartekotzaren bitartez aktibatzen da, bakoitzaren interesen, espazioaren edota beharren arabera.

Urtarrilaren 23tik apirilaren 11ra bitartean aurkeztuko dute Artoteka Bilboko Azkuna Zentroko Mediateka BBK erakusketa aretoan. Diziplina desberdinetako artelanak erakutsiko dituzte, hala nola marrazketa, argazkilaritza, pintura, eskultura eta bideoa.