Itxi

Artea

Erakusketa

Luis Gordilloren obra berrienak, Nafarroako Unibertsitatea Museoan

N. V. | EITB Media

“Memorándum” erakusketa irailaren 12ra arte egongo da ikusgai Iruñeko erakusketa zentroan.

  • "Memorándum", Luis Gordillo

    "Memorándum" Luis Gordilloren lana irailera arte egongo da ikusgai

Nafarroako Unibertsitatea Museoak “Memorándum” Luis Gordillo sevillar artistaren lanen bilduma paratu du. Ale gehien-gehienak inoiz erakutsi gabekoak dira, azken bi hamarkadotan egindakoak.

Sema D’Acosta komisarioak azaldu duenez, irailaren 12ra arte bisitatu ahalko den erakusketako artelanen % 70 inguru orain arte ikusi gabeak edo oso kasu bakanetan erakutsitakoak dira, eta Gordillok XXI. mendean, batik bat azken bost urteotan, egindakoak dira, baina aurreko ibilbideko hainbat lan enblematiko daude.

Proiektuaren planteamendua, D’Acostaren hitzetan, ez da dialektikoa, baizik eta kronologikoa, eta bisitariari erakusten dio “Luisek irudiak eraikitzeko duen modua, inguruan duen errealitatea nola xurgatzen duen eta sortze lanari nola aurre egiten dioten”.

D’Acostaren arabera, “azken hamar urteetako proiektu handiena du Luis Gordillok” eta inoiz egindako erakusketa gustukoenetakoa.