Itxi

Artea

Donostia

"Hondalea" Cristina Iglesiasen lana ekainaren lehen astean izango da bisitagai

N. V. | EITB Media

Donostiar eskultoreak Santa Klara uharteko itsasargian egin duen esku hartze artistikoa ikusteko, hitzordua eskatu beharko da.

1:20

“Hondalea” Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egin duen esku hartze artistikoak badu irekiera data: ekainaren lehen astean jarriko dute publikoarentzat ikusgai, eta aurretiko hitzordua hartu beharko dute herritarrek, ikusteko.

Ekainaren lehen egun horietan, gainera, hainbat jarduera antolatu dituzte hirian, Udalak iragarri duenez, donostiar eskultorearen artelanaren aurkezpenaren harira: “Kostalde arrokatsua: ekologia, artea eta geologia” topaketa egingo dute Aquariumen, eta San Telmo Museoak “Hondalea”ri buruzko erakusketa antolatuko du.

“Hondalea” ikusteko, hitzordua hartu beharko da, doan, “uhartean edukiera kontrolatu ahal izateko”.