Itxi

Artea

Ilustrazioa

Miren Asiain artistak egin du Itzulia lasterketaren kartela

N. V. | EITB Media

Duela hiru urtetik, Euskadi Literatura Sariaren ilustratzaile irabazleak egiten du txirrindularitza probaren kartela.

  • Itzulia Basque Country

    Apirilaren 5etik 10era egingo dute Itzulia

Miren Asiain Lora artista nafarrak egin du Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren 60. edizioa iragarriko duen kartela. Paisaiek eta argi berezia duten txirrindulariek dute protagonismoa irudian. Apirilaren 5etik 10era egingo da lasterketaren aurtengo edizioa, publikorik gabe.

Duela hiru urtetik, Euskadi Literatura Saria lan literarioen ilustrazioaren arloan irabazten duen artistak izaten du Itzuliko kartela egiteko enkargua.

Artista nafarrak azaldu duenez, "ideia garatzen hasi nintzenean, bi protagonista nituen buruan, paisaia eta txirrindulariak. Txirrindulari horiek, gure paisaiak zeharkatuz eta pedalei eragiten imajinatu nituen, oharkabean pasatzen ez diren paisaietan zehar, eta argi txiki gisa pentsatu nituen, agian izar iheskorrak edo txinpartak balira bezala".

Miren Asiain Lorak Euskadi Literatura saria jaso zuen lan literarioen ilustrazioaren kategorian, 'Un millón de ostras en lo alto de la montaña' lanari esker. Fosilen misterioari eta geologiaren magiari buruzko liburua da.