Publizitatea
Itxi

2021/04/06

16:59

Artea

Arte Non-nahi

Arte garaikideko lanak, Bilboko autobus markesina eta metro geltokietan

N. V. | EITB Media

Moving Artists elkarteak eta Bilboko Udalak QR kodeak dituzten kartelak jarri dituzte, berorien bidez artelanak erosi ahal izateko.

1:16
Arte Non-nahi
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Moving Artists Bilboko elkarteak eta hiriko Udalak “aire libreko galeria” bihurtu nahi dute Bizkaiko hiriburua, autobus eta metro geltokietan jarritako QR kodeen bidez herritarrei 40 artelan erosteko aukera emanik.

Bilboko 40 artista hautatu dituzte hiriko metroko geltoki eta autobus markesinetan beren lanak ikusgai jartzeko. Paneletan ageri diren QR kodeen bitartez, lanaren fitxa teknikoa, prezioa eta erosteko ordainketa plataformara sartzeko aukera egongo da, gainera.

“Bertoko sormen garaikidea babestu nahi dugu krisi ekonomikoaren eta jardueraren paralisiaren ondorioz artistek bizi duten une bereziki gogor hauetan, baina, horrez gain, bildumazaletasuna bultzatu nahi dugu, herritarrei artea hurbildu eta arte galeriak bisitatzera animatu”, adierazi du Ixone Sadaba Moving Artistsen zuzendariak.

Guztira 120 artelan aurkeztu, eta 40 hautatu dituzte Moving Artistseko eta Okela artisten kolektiboko kideek, eta 25 euro eta 4.500 euro arteko prezioan daude salgai.

Gaurtik apirilaren 20ra erosi ahal dira artelanak geltokietan, eta maiatzaren 15era arte Moving Artistsen webgunean egongo dira salgai.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena